🎭✨ EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK EZAGUTU NAHI? ✨🎭
Musika, dantza eta pertsonaia harrigarrien bidaia Euskal Herriko ihauteri magikoetan barrena!
Iñauteriak, ihauteriak, ihoteak edo haratusteak… Euskal Herriko neguko jai koloretsu eta alaienetakoak dira. Herri bakoitzak bere ohiturak, pertsonaiak, doinuak eta ospatzeko moduak ditu, eta Miruren ikuskizun berri honetan, Euskal Herrian zehar bidaia zirraragarri bat egingo dugu, ihauteri horiek gertutik ezagutzeko. 🎶🥁
Bidean, pertsonaia eta tradizio bereziak ezagutuko ditugu: Zuberoako maskaradak, Arizkungo hartza, Mamoxorroak, Lantzeko Miel Otxin eta Ziripot, Ituren eta Zubietako Joaldunak, Mundakako Atorrak… eta beste hainbat pertsonaia eta ohitura.
Ikuskizun musikatu eta parte-hartzailea izanik, abestiak eta dantzak izango dira protagonistak. Baina ez hori bakarrik! Musika pedagogia erabiliz, Miruk gorputza instrumentu bihurtzen lagunduko digu: gorputzeko atal ezberdinekin soinuak eta erritmoak sortzen ikasiko dugu, jolastuz, kantatuz eta dantzatuz. 👏🎵
Txikiek zein helduek aukera izango dute Euskal Herriko ihauteriak ezagutzeko, tradizioak bizitzeko eta elkarrekin primeran pasatzeko.
🎶 Prest al zaudete Euskal Herriko ihauteri erritmotsuenetan murgiltzeko? 🎭
⏱️ Iraupena: 60 minutu
👨👩👧👦 Familia osoarentzat
