Dj Porru


  Dj Porru, bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarria da.
Famili giroan ondo pasatzea da Dj Porruren helburu nagusia; izan ere, nahiz eta ikuskizuna etxeko txikienei begira egiten den, gurasoentzako ere emanaldi dibertigarri eta frexkoa izatea nahi dugu.
Abestiak kantatzeaz gain, dantzarako koreografiak erakutsiko zaizkie haurrei, baita beraiekin dauden gurasoei ere. Modu honetan, ikuskizuna dinamikoa eta partehartzailean bihurtuz.
Ordu beteko emanaldia, momentu bakar batez musika geratuko ez delarik.
Umetxoak, aitatxo eta amatxo, aitona eta amona, izeba eta osaba, denok dantzaraaaaaa ...!!! Goaaazeeeeeeeennn!!!  

8.jpgporru.jpgporru1.jpgPorru2.jpgporru3.jpgporru7.jpg