Txorotxaranga

Txorotxaranga kaleko ikuskizun bat da, kaleratzerako garaian hainbat aukera ezberdin eskaintzen dituelarik.
Publiko guztiari zuzendua, baina batez ere haurrei, ikuskizunaren benetako protagonistak.
Zure herriko kale eta toki ezagunenak zeharkatuko ditugu, modu dibertigarri batean eta gainera zuzen zuzenean parte hartuz, musika eta dantza osagai garrantzitsuneak direlarik.
Gure abesti zerrenda luzea eskeiniko dugu, dantzatuz eta abestuz gelditu gabe (kalejirak, herrikoiak, pop, rock, ...).
Txorotxarangaren ikuskizuna, txaranga baten antzera, herriko kaleetan zehar burutzen da kalejira moduan. Ibilaldian zehar herriko toki konkretu batzuetan geratuko da ikuskizuna, abesti zerrenda luzearen emanaldi zati bat eskaintzeko. Hurrengo puntura kalejira moduan mugituko delarik.
Ikuskizuna egin ahal izateko, karro bat erabiltzen da. Bertan, autonomia propioa duen 1.000w-ko soinu ekipoa eramaten da.
Musikariak instrumentu ezberdinak daramatzate, hala nola, tronboia, tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, akordeoia, ... denak anplifikatuak, Txorotxarangako ahotsen antzera.
Iraupena: Ordu 1 t´erdi - 2 ordu .
Kontsultatu beste formatu batzuetarako (denbora geihago, goiz eta arratsalde)

00_Txorotxaranga.jpgTxorotxaranga2.jpgtxorotxaranga4.jpg