Kortxea Doktorearen Abenturak

Kortxea Doktorearen abenturak, etxeko txikienentzako pentsatuta dagoen ikuskizun bat da.


 Kortxea Jauna:Fabrikako lutierra da, pixka bat txoratutako dago. Musika tresnak nola erabili eta konpontzen diren erakusteaz arduratzen da.

Filomena:
Kortxea jaunaren ilobatxoa da, eta era berean bere laguntzailea. Abestiekin
koreografia dibertigarriak erakutsiko dizkigu, ondo baino hobeto pasatzeko.

Koxme:

Fabrikako mekanikari eta laguntzailea da, oso isila baina langilea da. Eta Kortxea jauna eta Filomena doazen toki guztietara joaten da.

Ekoizpen hau Kiliklonek sortua izan da, haur eta musika pedagogia adituen laguntzarekin. 

10 urte arterainoko haurrei zuzenduta dago. Gure egunerokotasunean, musikak duen garrantzia erakutsiz, eta bide batez, pausoz pauso musika instrumentu bakoitza nola erabiltzen den erakutsi, eta honela, hortik aurrera, beraien forma eta soinuengatik ezagutu ditzaten, ahalik eta modu dibertigarrien eta partehartzailenean, hauerrek oso ezagun dituzten abestiak dantzatuz eta kantatuz.

01.jpgkortxea_-_01.jpgkortxea_-_02.jpgkortxea_-_04.jpgkortxea_-_05.jpgkortxea_-_06.jpgkortxea_-_07.jpgkortxea_-_08.jpgkortxea_-_09.jpg